Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Aldundiak elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkio Real Unioneko Thaylor Lubanzadio jokalariari.

2017·02·23


Itxaso: “Arbitroei, kirol federazioei eta Lehiaketa Batzordeari eskatzen diegu modu eredugarrian jokatzeko eta zigorrak jartzeko, halako jarrerak kirol mundutik behin betiko uxa ditzagun

Denis Itxaso Gipuzkoako lehen diputatu nagusiordeak irmo gaitzetsi ditu gaur, atzo Real Unionenek eta Altético Saguntinok Irungo Stadium Galen jokatu zuten Federazio Kopako finalerdiko partidan Real Unioneko Thaylor Lubanzadio jokalariak jasan zituen irainak eta burlak. Jokalariak kontatu duenez, arbitroen hirukoteak entzungor egin zion gertatutakoari. Itxasok elkartasuna eta babesa adierazi dizkio jokalariari Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean: “ziur nago Gipuzkoako gizarte osoak bat egiten duela sentimendu honekin”.

 Foru erakundeko bigarrenak azpimarratu duenez, “benetan uste badugu kirolak balioetan hezteko tresna izaten jarraitu behar duela, ezin ditugu onartu kirolaren berezko izaera suntsitzen duten eta bizikidetzako balio oinarrizkoenen kontra egiten duten jarrerak”.

 Itxasok Irunera joateko asmoa du gaur jokalaria aurrez aurre agurtzeko eta hari babes osoa adierazteko. Gainera, erakundearen babesa helarazi nahi dio eta adierazi, konpromisoa hartzen dutela horrelako jarrerak futbolaren mundutik –eta oro har kirolarenetik– uxatzeko lan egiteko. “Arbitroei, Lehiaketa Batzordeari eta kirol federazioei eskatu behar zaie modu eredugarrian jokatzeko, halako jarrerak gaitzetsiz eta zigortuz, eta berehala esku hartzeko”.