Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Aldundiak Gipuzkoa Kirol Experience antolatu du.

2017·10·11


Gipuzkoako etorkizuneko kirolariak eta Aldundiko kirol alorreko arduradunak Gipuzkoa Kirol Experience ekimenaren inguruan bildu dira, komunitatea eraikitzera eta etorkizuneko eta talentuzko kirolarien artean esperientziak trukatzera bideratutako topaketa informatiboa baita. Horren helburua da Gipuzkoako etorkizuneko kirolari gaztei itxaropena piztea beraien ametsak betetzeko eta goi mailako kirolarien errealitatea azaltzea: egin beharreko lana, nola aldi berean ikasi eta kirola egin, nola lortu motibazioa, etab.

 

Horretarako, errealitate eta ibilbide profesional desberdinak izan dituzten Kirolgiko kirolari ospetsuek parte hartu dute. Aukera ona izan da hainbat alderdi aztertzeko, hauek besteak beste: eliteko kirol ibilbidea, kirolariaren jarrera, helburu profesionalak lortzeko norberaren gauzei uko egiteko beharra, zaintza fisikoaren eta entrenamendu inguruaren garrantzia, etab.

 

Aldundiko kirol alorreko teknikarien ardura izan da abian jartzea prestakuntza dinamika bat kirol anitzeko esparruan, eta eztabaida eta trukaketarako uneak bultzatzea. Kirolariei azaldu diete Gipuzkoako etorkizuneko eta talentuzko kirolariei zuzendutako Izango Zara bekek ematen duten aukera eta babesa. Halaber, Talentudun Kirolariak Detektatzeko eta Prestatzeko programa (Sport Talent Factory) zehaztu da eta baita ere pasatu dituzten proben xehetasunak, proba horiekin zehazten baitira kirolariaren etorkizuneko entrenamendu maila, eta aurrera egiteko eta hobetzeko gaitasunak.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hondarribiko aterpetxeko instalazioetan egin da topaketa.