Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Aldundiak omenaldi egin dio Gipuzkoako saskibaloiari izan duen "denboraldi liluragarriagatik" eta klubei deitu die talentuen prestakuntza antolatzen laguntzeko.

2017·04·26


Omenaldi egin die foru jauregian Retabet Gipuzkoa Basketi, IDK Gipuzkoari eta Sammic Iraurgiri izan duten denboraldi arrakastatsuagatik

Markel Olano Diputatu Nagusiak eta Denis Itxaso Kultura eta Kiroletako Diputatuak Gipuzkoako Foru Aldundian egin diete harrera Gipuzkoako saskibaloiko hiru talde nagusiei –Retabet Gipuzkoa Basket, IDK Gipuzkoa eta Sammic Iraurgi–, izan duten denboraldi arrakastatsuagatik. Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiak ekitaldi bat ospatu du Foru Jauregiko Jargi Aretoan, eta klub horiek denboraldi honetan pista gainean izan dituzten lorpenak goretsi dituzte bertan Olanok eta Itxasok.

Kultura eta Kiroletako diputatuak nabarmendu du “hiru kasuotan ezbehar nabarmenak gainditu behar izatearekin batera erdietsi dituzten lorpenak dira, taldearen batasunean eta lan eta ahalegin kolektiboan babestuta; kirolaren arloan beti nabarmendu ohi ditugun balioak, baina baita bizitzan aplikatuta ere”.

Bestalde, Itxasok ziurtatu duenez, “arrakasta horiek lortu eta gero, gure erronka nagusia da Gipuzkoako gizonezko saskibaloia egituratzeko eta antolatzeko gai izatea prestakuntzako ibilbide bati ekinez, non klub guztiek joan behar duten eskutik eta, oro har, gure saskibaloiaren alde lankidetzan aritzeko gai izan, baita egunen batean talde hauetan jokatzearekin amets egiten duten jokalari guztien talentua bultzatzearen alde ere. Eta, hain zuzen ere, emakumezko saskibaloia dugu horren adibide on bat, eta gizonezkoan ere antzeko eredu bat lortu ahal izatea da gure xedea, guztiok norabide beretik bultzatuz, Gipuzkoako saskibaloiaren onura partekatuaren bila”.

Gipuzkoako saskibaloiko hiru talde nagusiek kanpaina handi bat sinatu dute, GBCk LEB Urrea irabaztean, IDKk bere historian izan duen kirol emaitzarik onena lortzean Emakumezko Ligan 5. postura iritsiz, eta Iraurgi LEB Zilarraren txapeldun hautatzean.