Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Bicibizi iritsiko da Gipuzkoara maiatzaren amaieran

2018·05·21


Bizikleta -garraioaren ikuspegitik-, ingurumena eta turismoa izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiak maiatzaren 23, 26 eta 27an antolatuko duen ekitaldiaren protagonistak

Gipuzkoa bi gurpilen gainean biziko da azken asteburuan BICIBIZI bigarren azokari esker; izan ere, oinarrian bizikleta izango duten jarduera, ibilbide, tailer eta jarduketaz osatutako programa zabal bat gauzatuko da. Ekitaldi horren bitartez ezagutzera eman nahi dira garraio garbi horren onurak, gure osasuna eta gure herri nahiz hirien osasuna hobetzen duena, gas kutsatzaileen emisioak murrizten laguntzen duena, eta herritarrentzat espazio publikoa berreskuratzen duena.

Gipuzkoako hainbat lekutan ospatuko da maiatzaren 23, 26 eta 27an, familia osoarentzako jarduerekin: norgehiagokak, tailerrak, ibilbideak...

Dbizi azoka maiatzaren 26an inauguratuko da Donostiako Okendo plazan, eta irekita egongo da asteburu osoan; bertan, hainbat tailer eta jarduera egingo dira bizikletaren inguruko azken berrikuntzak ezagutzera emateko eta, horrez gain, Energiaren Euskal Erakundeak bizikleta elektrikoak jarriko ditu jendearen eskura,  eta Giant espazioa bat egongo da, non bizikleta eta osagarri berrienak emango diren ezagutzera.
Irun, Zarautz eta Tolosan ere egingo dira jarduerak.  

Hainbat jarduera berezi antolatu dira, hauek besteak beste: Pump Track zirkuitua, bizikleta, skate eta patinentzako tontorrez, mendixkaz eta oztopoz betetako zirkuitua; BMX eta Flatland zirkuitua eta erakustaldia, non BMX espezialistek akrobazia ikusgarriak egingo dituzten; Eko-bike gunea, bizikleta eta sormena uztartzeko gunea; eskulanen tailerra; bide-segurtasuneko zirkuitua; eta gold sprint jarduera, parte hartzaileek beren indarra neurtzeko prestatutakoa.

Ingurumeneko for diputatu Jose Ignacio Asensiok aurkeztu du BICIBIZI, eta berarekin egon dira Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Marisol Garmendia, Kiroletako zuzendari Goizane Alvarez, eta Iñigo Kortabitarte «El Diario Vasco» egunkarikoa.

Marisol Garmendiak gogoratu du Foru Aldundia ahalegin handia egiten ari dela bizikleta eta oinezkoentzako bideen sarea garatzeko, eta bizikleta garraio jasangarri gisa sustatzeko, betiere ingurumena errespetatze aldera. Udal, eskualdeko agentzia, eta lurraldeko elkarteekin ari gara lanean, bizikletaren eguneroko erabilera sustatzeko, Bidegorrien Foru Sarea handitzeko, eta Gipuzkoako bide berdeak lehengoratzeko. Hori guztia Gipuzkoako herritarrek mugikortasun jasangarriaz modu erosoan eta eraginkortasunez gozatzeko aukera izan dezaten.

Ingurumeneko foru diputatu Jose Ignacio Asensiok hau azpimarratu du: «keinu txiki partikularrak, hala nola bizikletaren erabilera -alde batera utzita autoen ke txarrak- beharrezkoak dira inguru garbiago bat lortzeko, ingurumena errespetatuz. Asensiok gogorarazi du bizikletaren erabilera faktore garrantzitsu bat dela erregai fosilak aurrezteko eta  berotegi efektuko gasen (BEG) emisioak murrizteko; hori baita aldaketa klimatikoaren kontra gure departamentuak abian jarri duen «Gipuzkoa Klima 2050» estrategiaren helburu nagusienetako bat. Estrategia hori partaidetza prozesuan dago gaur egun.

Bestalde, Goizane Alvarezek adierazi duenez «bizikletaren inguruko kirol ekitaldiek, bai kirol izaera dutenek soilik, bai gizarteari edo herritarrei zuzendutakoek, Gipuzkoa «bizikleten eta txirrindularien lagun» bihurtzen dute. Halaber, adierazi du, turismoaren ikuspegitik, Gipuzkoa ibilbide paregabea dela, paisaia ederreko bide-zatiekin eta zailtasun maila desberdina duten ibilbideekin. Gure lurraldeaz gozatzeko beste modu bat da, beste erritmo batean ezagutzeko, kirola egiteko eta esperientzia turistiko berezi bat edukitzeko.

Pilar Aranak aipatu duenez, Donostiako Udalak aurretik antolatzen zuen Bizikleta Azokak bat egiten du Bicibizi ekialdiarekin bigarren urtez jarraian, gai berdineko edukiak bateratzeko xedez.

Iñigo Kortabitartek lehen edizio honetarako prestatu duten programa zehaztu du.