Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Golf, 2017ko mugaz gaindiko topaketak

2017·10·09


Gipuzkoako Golf Federazioak parte hartu du Golfeko Mugaz Gaindiko Topaketaren lehen edizioan. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu du ekimen hori, Pirinio Atlantiko, Nafarroa eta Aragoirekin batera, mota guztietako kirolak sustatzeko eta lau herrialde horietako irakaskuntza metodo desberdinak trukatzeko.

Ekitaldiak lehiatzeko aukera eman die Pirinio Atlantiko, Nafarroa, Gipuzkoa eta Aragoiko 14 eta 12 urtez azpiko jokalariei.

Gobernu autonomikoek  babestuta, Europako proiektu baten barruan dagoen topaketa horren helburua da Federazio Autonomiko ezberdinen irakaskuntza metodoak konparatzea, eta aukera ematea jokalariei beraien adineko neska-mutilekin lehiatzeko.

Jarduera programak entrenamendu eta lanerako egun bat finkatzen du. Jokalariek eta profesionalek herrialde bakoitzeko irakaskuntza teknikak azaldu die elkarri. Alor bakoitzeko profesionalek azaldu dituzte beraien filosofia, irakaskuntza metodoak, berezitasunak eta erabilitako materiala, eta jokalariek, berriz, ariketa, errutina eta proposamen desberdinak erabili dituzte entrenamendu gunean.

Jokalariek, lehen minutuetako egoera samurtzeko, bolak bota zituzten praktika zelaian, golfa lengoaia unibertsal bihurtuz espainolaren eta frantsesaren gainetik. 

Lehendabizi, Nafarroako teknikari Miguel Ericek golfa erakusteko bere sistema azaldu zuen, eta minutu gutxiko klase magistral horretan esplikatu zituen kolpearen alderdi guztiak. Gainerako teknikariak bat etorri ziren Ericek esandakoarekin, eta kontuan hartzen dituzten beste alderdi batzuk ere azaldu zituzten.

Horrela, Frantziako ordezkariak esplikatu zuen beraiek joko motza lantzen dutela gehienbat, eta Lorea Iguaranek, Gipuzkoako teknikariak, jokalariarentzat dibertsiorako tresna izateak duen garrantzia azpimarratu zuen, adinari egokitutako jolas bihurtzen baitituzte ariketak.

Topaketaren beste une batean, beste bi ordezkarik -gizonezkoa eta emakumezkoa- parte hartu zuten drive lehiaketa luzeago batean; azkenean, Ignacio Cerverak, Aragoikoak, irabazi zuen 266 yardarekin, eta Paula Balanzateguik, Gipuzkoakoak, 205 yardarekin.