Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Nutergia laborategiekin sinaturiko babes akordioari esker, Kirolgi Fundazioak elikadura zerbitzu pertsonalizatua eskainiko die bere komunitateko kideei.

2017·11·23


Aro berri honetan, KIROLGI Fundazioak harreman estua ezarri nahi du Gipuzkoako kirol ekosistemaren eragile ezberdinekin; hori guztia, Gipuzkoako errendimendu handiko kirolaren garapen iraunkor, seguru eta progresiboa lortzeko xedearekin. Nutergia laborategiekin sinatu den babes-akordioa estrategia berri horren adibidetako bat da.

Kirolgi Fundazioak, Gipuzkoako errendimendu handiko kirolaren alde lan egiteko sorturiko erakunde publikoak, bi urte daramatza ohiko diru ekarpena-publizitatea ereduaz haraindi joan eta lurraldearen kirolaren eta kirolarien bitartez transmititu nahi diren balioen egiazko sustatzaile bilakatuko diren enpresa babesle eta laguntzaile gehiago lortzeko ahaleginean.

Fundazioaren kontzepzio berriaren baitan kokatzen da, hain zuzen ere, zelula-elikadura aktiboa landuz kalitate handiko elikadura-osagarrien ikerketan eta garapenean espezializatu den Laboratorios Nutergia enpresa gipuzkoarrarekin sinatu den akordioa. Hitzarmen horri esker, produktuetan beherapenak lortzeaz gain, kirolariek beren profil bionutrizional pertsonalizatua ezagutzeko aukera izango dute, IOMET probaren bitartez. Horrek beren egoera fisikoa eta psikologikoa optimizatzen jarraitzea ahalbidetuko die.

Kiroleko Zuzendari eta Fundazioaren Presidente Goizane Alvarezek adierazi duenez, “Nutergiarekin sinaturiko akordioari esker gure xedeei erantzungo diegu, hau da, Lurraldeko kirolariei laguntzea bitartekoak eta erremintak direnak direla, bai ekonomikoak bai beste edozein motakoak ere;

Eta, halaber, Kirol Zuzendaritzaren Plan Estrategikoaren beste ildo batzuk elikatuko ditugu ere: enpresa eta kirolaren arteko harremanak sendotzea eta bueltatzea; horrek, ondorioz, aberastasunaren ekonomikoaren birbanaketa ekarriko du, kirolaren bidez”.