Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

KIROLGIk hazten jarraitzen du eta akordio berri bat sinatu du Eibar Fundazioa gehitzeko.

2017·05·16


Kirolgiren bekaren bidez Eibarren laguntza jasoko dute kirolariak

 

Kultura eta Kirol diputatu Denis Itxasok eta SD Eibarreko lehendakari Amaia Gorostizak lankidetza-hitzarmena sinatu dute eta erakunde armaginak Markel Alberdi, Ander Romarate, Malen Ruiz de Azua, Maite Maiora, Peio Osoro eta Odei Jainaga babestuko ditu.

 

Denis Itxasok ziurtatu duenez, “Kirolgi bere ahalegin guztiak egiten ari da lurraldeko kirol-eragile guztiak bilduko dituen kirol-elkarte bihurtzeko eta oso garrantzitsua da SD Eibar Fundazioaren presentzia gehitzea”.

 

SD Eibar Fundazioak bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiaren kirol-politikekin eta Kirolgiren babesle egin da Kultura eta Kirol diputatu Denis Itxasok eta erakunde armagineko lehendakari Amaia Gorostizak lankidetza-hitzarmen bat sinatu ondoren. SD Eibarrek batik bat bi esparrutan lagunduko du, ekarpen ekonomiko batekin eta kirolariei lagun egiteko ildoa garatzeko baliabideak lagata, kasu honetan 6 kirolari “besoetan hartuta”:Markel Alberdi, Ander Romarate, Malen Ruiz de Azua, Maite Maiora, Peio Osoro eta Odei Jainaga.

Hitzarmenaren sinadurak 2016ko abendutik lantzen ari den proiektua gauzatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kirolgi Fundazioan SD Eibar Fundazioaren inplikazioa kudeatzeko. Fundazioak ekarpen ekonomiko bat egingo dio Kirolgiri, banakako kirolariei lagun egiteko ildora bideratua, taldeetakoak ez izateagatik ez dituzten laguntza eta zerbitzuak emateko.

Kultura eta Kirol diputatu Denis Itxasok esan duenez, “Kirolgi bere ahalegin guztiak jartzen ari da lurraldeko kirol-eragile guztiak bilduko dituen kirol-elkarte bihurtzeko eta oso garrantzitsua da SD EIbar Fundazioaren presentzia gehitzea, eta are gehiago kirolariak babesteko formula honekin; izan ere, lurraldeko kirol-eragile guztien artean (bai kluben, bai banakako kirolarien artean) lankidetza- eta laguntza-sare bat sortzea lortzen dugu, kirol gipuzkoarraren alde elkarrekin lan eginez”.

Itxasok erantsi du “kirol-eragile horien artean, SD Eibar Fundazioak bezala aukerak dituzten klubek beren ahaleginak Kirolgi Fundazioari eskaintzea funtsezkoa dela eta beharrezko laguntza Kirolgiren jarduketa-ildo berriak bultzatzeko eta Kirolaren Elkarte hau finkatzeko”.

Kirolgiren bekaren bidez Eibarren laguntza jasoko duten sei kirolariak hauek dira, eta horiek aukeratzeko arrazoiak dira beren kirol-errendimendu bikaina, Eibarrekoak edo Debabarreneko udalerrietakoak izatea, beren kirol-praktiken aniztasuna eta etorkizunerako espero den proiekzioa:

 

Markel Alberdi, Eibar, igeriketa, olinpiarra Rio de Janeiro 2016en

Ander Romarate, Eibar, igeriketa egokitua, olinpiarra Londres 2012an

 Malen Ruiz de Azua, Arrasate, pertika, Espainiako txapelduna 2017an

Maite Maiora, Mendaro, maratoia, munduko txapelduna 2016an

Peio Osoro, Eibar, triatloia, Espainiako neguko txapelduna 2016an

Odei Jainaga, Eibar, xabalina, Euskadiko errekor absolutua

 

Kirolgiko bekan Eibarretik jasoko duten ekarpen ekonomikoaz gain, klubaren laguntza pertsonal teknikoaren laguntza izango dute, eta Ipurua Estadioko instalazioak erabiltzeko aukera.

Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundia emakumezkoen lehen taldearen eta ohorezko dibisiokoaren kamisetaren aurrealdearen babesle bihurtuko da hesietan “Gipuzkoa” markarekin, Ipuruako zelai atxikian eta Arrasateko Atxabalpe Kirol Hirian.

Aurkeztutako bi ildo berri hauek garatzen jarraitzen du Kirolgik: Kirolariei lagun egitea eta enpresa eta kirola. SD Eibar Fundazioak erabateko prestasuna erakutsi du biekin, eta bere ekarpen ekonomikoarekin baliabide gehiago eman dizkio gainera Kirolgiri bere talde eta kirolarien premiak asetzeko.