Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Kirol-Arloko Lanbideei buruzko legearen proiektua. Informazio-saioak.

2018·01·11


Joan zen azaroaren 7an, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak “Euskal Autonomia Erkidegoan kirol-arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko Lege proiektua” onartu zuen. Hurrengo urratsa da Eusko Legebiltzarrean talde politikoek eztabaidatzea eta onartzea, aurrera egiten baldin badu.

Araudi horren helburua da kirol-arloko lanbide jakin batzuetan (Gorputz Hezkuntzako irakasleak, kirol-monitoreak, entrenatzaileak eta kirol-zuzendariak) jarduteko oinarrizko alderdiak antolatzea, lanbide horietan sartzeko zer kualifikazio behar den zehaztea eta lanbide bakoitzari bere jardun-eremu orokorra esleitzea.

Euskal Autonomia Erkidegoan 20.000 bat pertsonak dihardute aipatutako lau lanbide horietakoren batean. Kirolaren eremu guztietan piztu den interesa ikusirik, Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiekin elkarlanean, informazio-saio batzuk antolatu ditu, lege-proiektuaren ezaugarri nagusiak azaltzeko eta kirol-arloko agenteek gaiaren inguruan izan ditzaketen zalantzak argitzeko.

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN: 18:00-20:00 Koldo Mitxelena Kulturgunea. Urdaneta kalea, 9 Gehieneko plaza kopurua: 120 pertsona. Gaztelania

Eman ezazu izena: http://www.kultura.ejgv.euskadi.eus/r46-5375/es/contenidos/evento/evd_oferta_formatva/es_9240/adjuntos/2018-JA-0M-BS-OR-KE-01-Informazioa.pdf