Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Elkartasuna Aritz Iriondori.

2017·06·16


Goizane Álvarez Foru Aldundiko Kiroletako zuzendariak Departamentu osoaren elkartasuna erakutsi nahi izan dio Aritz Iriondori. Eibarko epaile gazte honek eraso bat jasan zuen joan den asteazkenean jokalari baten aldetik, EIBAR-Elgoibar Futbol 7ko eskualde txapelketako hirugarren jardunaldian.
Epaileak ostiko bat jaso zuen aurpegian, eta ospitalera eraman behar izan zuten konortea galduta.
Bortizkeria horren aurrean, parte-hartzaile askok erabaki dute txapelketa uztea, protesta gisa eta Aritz Iriondorekiko elkartasunez.
"Horrelako eraso baten aurrean, kirolariek erakutsi nahi izan dute kirolean balio gehiago daudela bortizkeria ekintzak baino, eta balio horiek aldeko ekintza bihurtu dituzte. Hori da modurik onena kirola bortizkerian bizi duena baztertzeko. Kondenatu egiten dugu bortizkeria eta begirune falta hori kirolean. Baina kondenaz harago, kirolarien jarrerak eta zaleenak dira lortuko dutenak zelaietatik ekintza on ez diren guztiak aldentzea, eskubidea baitugu kirola balio positiboetan bizitzeko", esan du Goizane Álvarezek.