Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Urtarrilaren 26tik 29ra, Donostia emakumezkoen munduko hockeyaren gune bilakatuko da.

2017·01·23


Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak, Federación Española de Deportes de Hielo (FEDH), International Hockey Federation (IIHF) eta CHH Txuri Urdin IHT elkarteekin batera, 18 urte azpiko Emakumezkoen Itzotz Hockeyeko Munduko Txapelketa antolatu du. Txapelketa Donostian izango da urtarrilaren 26tik 29ra, eta Australiako, Errumaniako, Espainiako eta Mexikoko selekzioak izango dira aurrez aurre.

 GFAko Kirol Departamentuak nazioarteko izotz hockeyko elitea ekarri du Gipuzkoara. Duela hilabete batzuk, modu berean, Emakumezkoen Izotz Hockeyko Olinpiadaren Aurreko Txapelketa jokatu zen lehen aldiz Gipuzkoako izotz pistan.

 Nabarmentzekoa da Txuri Urdineko lau jokalari hautatu dituztela Munduko Txapelketa jokatzeko: Sara Ibarrola eta Maria Serna defentsak, Naiara Marauri aurrelaria eta Leire Corrales ordezkoa.

 Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentua eta Izotz Kirolen Espainiako Federazioa lanean ari dira emakumeek parte-hartzea sustatzeko, bai kirol diziplina guztietan, bai eta kirol munduaren inguruko lanbide arlo guztietan ere. Gipuzkoan jokatuko den Emakumezkoen Izotz Hockeyko Olinpiadaren Aurreko Txapelketa GFAk ildo horretan egiten duen beste apustu bat da, dudarik gabe; eta, gainera, beste aukera bat da Gipuzkoan mundu mailako izotz hockeyrik onenaz gozatzeko.

 «Emakumezkoen kirola ikusgarriago egiteko apustu berri bat eginez hasi dugu urtea. Gure lan planean konstante bat bilakatu da, eta, honen bidez, gure alea jartzen dugu kirolaren arlo guztietan emakumezkoen presentzia sendotzeko. Emakumeen kirolean talentu eta hedadura handia dago, eta horren alde egiten dugu apustu», adierazi du Goizane Alvarez GFAko kiroletako zuzendariak.

 Joan den martxoan, Gizonezkoen Izotz Hockeyko Errege Kopako finala jokatu zen Txuri Urdin izotz pistan; eta, hilabete batzuk geroago, azaroan, Emakumezkoen Izotz Hockeyko Olinpiadaren Aurreko Txapelketa izan zen, Donostian hori ere.

 Hau da Munduko Txapelketako partiduen egutegia:

 Urtarrilak 26, osteguna.

16:30 Errumania-Mexiko

20:00 Espainia-Australia

 

Urtarrilak 28, larunbata:

16:30 Australia-Mexiko

20:00 Errumania-Espainia

 

Urtarrilak 29, igandea:

16:30 Australia-Errumania

20:00 Mexiko-Espainia

 

Torneorako sarrerak Internet bidez eros daitezke, Espainiako Federazioaren web orrialdean (http://www.fedhielo.com/), eta partidaren egunean bertan, berriz, Txuri Urdin Izotz Jauregiko txarteldegian. Partidak 16:30ean eta 20:00etan hasiko dira.

https://proticketing.com/fedhielo/es_ES/entradas/evento/7659

Informazio eguneratua eskainiko dizuegu sare sozialetako gure profiletan:

https://www.facebook.com/GipuzkoaKirola

https://twitter.com/GipuzkoaKirolak