Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

 

1.- MISIOA:

Kirolgi Fundazioa irabazi asmorik gabeko entitatea da eta bere helburua da Gipuzkoan kirol ez profesionala sustatzea eta garatzea, arreta berezia errendimenduko kirolean jarrita, horretarako babesle publiko zein pribatuak bilatuz.

 

2.- ARAU ESPARRUA:

Kirolgi Fundazioak arau hauek definitutako esparruan garatzen du bere jarduera:

  1. Kirolgi Fundazioaren estatutuak.
  2. 14/1998 Legea, ekainaren 11koa, Euskadiko kirolari eta haren garapenari buruzkoa.
  3. 9/2016 Legea, ekainaren 2koa, Euskadiko fundazioei eta horien garapenari buruzkoa.
  4. Apirilaren 7ko 3/2004 Foru Araua, Irabazirik gabeko Entitateen Zerga Erregimen eta Mezenasgoaren Zerga Onurari buruzkoa (GAO. 2004-04-19)
  5. Administrazio eta ekonomia/finantza alorretako legedi orokorra eta komuna.
  6. Irabazi asmorik gabeko entitateentzako Kontuen Plan Orokorra.
  7. Sektore publikoko fundazioei aplikagarri zaien araudi osagarria.

 

3.- ORGANIGRAMA

Kirolgi Fundazioa bederatzi lagunek osatutako kirol patronatu bat da; lehendakariak, idazkariak (hitzarekin baina botorik gabe) eta zazpi kidek osatzen dute, eta urtean bi edo hiru aldiz biltzen da.

Kirolgi Fundazioak batzorde betearazle bat du, fundazioaren kudeaketa estatutu bidez eskuordetzan eman izanaren ondorioz, eta patronatuko hiru kidek osatzen dute: lehendakariak, idazkariak eta kide batek.

Kirolgi Fundazioaren bi organo horiek osatzen dituzten kideak Gipuzkoako Foru Aldundikoak dira, eta ez dago bateraezintasunik horiek patronatuko kide izendatzeko, Aldundiaren Gobernu Kontseiluak izendatzen baititu, eta horien kargu politikoari lotutako ondasunen eta interesen adierazpena www.gipuzkoa.eus web orrian dago eskuragarri, hala erabaki duten kasuetan.

 

 

KIROLGI FUNDAZIOAREN PATRONATUA:

Presidentetza:

  • Batetik, Denis Itxaso González,  Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroleko foru diputatua.          

Idazkaria (jardunekoa):

  • Iker Sagasti Brocal; Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko aholkularia.             

           

Bokalak:                                                                               

  • Goizane Álvarez Irijoa; Gazteria eta Kiroleko zuzendari nagusia.  
  • Miren Elgarresta Larrabide; Berdintasuneko zuzendari nagusia.                
  • Garikoitz Agote Alberro; Sustapen Ekonomikoko zuzendari nagusia.
  • José Enrique Corchón Álvarez; Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusia.
  • Joseba Miren Muxika Sarasketa; Herritarren Partaidetzako zuzendari nagusia.     
  • Mikel Díez Sarasola, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroleko foru diputatuaren kabinete burua.
  • Iker Sagasti Brocal; Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko aholkularia.

(*) Kirolgi Fundazioaren estatutuetako 15. artikulua.- Karguak doakoak izango dira.

 

 

KIROLGI FUNDAZIOAREN BATZORDE BETEARAZLEA:

Presidentetza:

  • Goizane Álvarez Irijoa; Gazteria eta Kiroleko zuzendari nagusia.  

Idazkaritza:

  • José Enrique Corchón Álvarez; Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusia.

           

Bokalak:                                                                               

  • Iker Sagasti Brocal; Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko aholkularia.

(*) Kirolgi Fundazioaren estatutuetako 15. artikulua.- Karguak doakoak izango dira.

 

 

4.- EGOITZA:

Kirolgi Fundazioaren egoitza honako hau da: Kirol Etxea, Anoeta pasealekua 5, 20014 Donostia.

 

5.- HARREMANETARAKO:

Telefonoa: 688 618 768

e-posta: fundazioa@kirolgi.org

 

6.- LANGILEAK:

Kirolgi Fundazioak ez du berezko langilerik eta azpikontratatu egiten du kudeaketa administratiborako, ekonomikorako eta kirol kudeaketarako