Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

23-24 JUL

Babesletza, ikusgaitasunetik harago

  Donostia
 10:00-14:00

Gazteria eta Kirol Zuzendaritza Nagusiak – Gipuzkoako Foru Aldundia- ikastaro bat antolatzen du izenburu honekin: “Babesletza, ikusgaitasunetik harago”.

Hartzaileak: Gipuzkoako kirol ekitaldien antolatzaileak.

Helburua: Asmoa da Gipuzkoako kirol proben antolatzaileei laguntzea –babesletza-proiektu bat prestatu behar dutenerako- proiektuaren edukian, negoziazioan, eta, bereziki, akordioaren garapenean, hura sinatu ondoren. Edukien garapenak bi atal izango ditu: a) Babesle bila, eta b) Babesletza eta haren salmenta prozesua.

Hizlaria: Carlos Mangado Beloqui. ASDE enpresako kidea eta zuzendaria. 1990etik marketinean, babesletzan, mezenasgoan eta kirol ekitaldien antolaketan aritzen den profesionala. Klaseak ematen ditu Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, Joan Karlos I.aren Unibertsitatean, Europar Unibertsitatean, eta hainbat negozio-eskolatan. FIFAko goi mailako unibertsitate ikastaroko marketin eta babesletza arloaren arduraduna.

Egunak eta orduak: Uztailaren 23a eta 24a, 10:00etatik 14:00etara, bi egunetan.

Tokia: Kirol-Etxea, Atano III.a aretoa (Anoeta estadioa). Anoeta Pasealekua, 5. Donostia.

Izen ematea: Mezu bat bidalita, postaz, kirolak@gipuzkoa.eus helbidera, eta bertan datu hauek emanda: izen-emandako pertsonak ordezkatzen duen ekitaldia, eta pertsona horren identitatea. Ikastaroa dohainik izango da, eta 50 parte hartzaile izango ditu, gehienez ere; horregatik, eskaerak sartzen diren hurrenkeran egingo da izen-ematea, eta uztailaren 20an bukatuko da horretarako epea. Pertsona batek bakarrik parte hartu ahal izango du ekitaldi bakoitzeko; hartara, ikastaroak zabalkunde handiagoa izan dezan.

INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA

Saio teknikoa [pdf]

Jaitsi dokumentua

Buscando un patrocinador