Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

 

Eskalada eskolak

Azken bi urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak beste horrenbeste hitzarmen sinatu dituzte Gipuzkoako Eskalada Eskolak proiektua gauzatze aldera.

Proiektu berritzailea izanik, jakina zen hainbat eta hainbat arazoei aurre egin beharko zitzaiela inoiz errealitate egingo ba zen. Apurka bada ere arazo horietako ugari gainditu dira eta hasierako erronka gauzatzen hasia da jada. Besteak beste, proiektuak berak ekar ditzakeen erantzukizun zibila eta Administrazioaren ondare-erantzukizunaren inguruko txosten juridikoa egitea beharrezkoa izan da. Jarraian aurkezten dizuegu.

Proiektuaren xedea da Gipuzkoako Lurraldean kokatzen diren eskalada gune batzuek berrekipatzea beti ere eskalatzaileen segurtasunari begira. Bidean hainbat Udalen kolaborazioa ere beharrezkoa izan da bere esparruan kokaturiko guneetan lanak gauzatu ahal izateko.

Emaitza orrialde honetan aurkezten zaizkizuen Eskalada Eskolen Taulak. Berrekipaturiko eskola bakoitzeko bat duzue jasota.

Aiako Harria

Aizkorri

Amasola

Aritxulegi

Arkale

Atxorrotz

Atxuri

Jentilbaratza

Santa Barbara

Zazpiturri