Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

  • Hondartza futbola Eskola Kiroleko programaren nondik norakoak
  • Futbola Eskola Kiroleko monitoreentzako ikastaroen inguruko informazioa eskuratu

Eskola kirola

Eskola Kirola, Gipuzkoako kirol sistema osoaren atal giltzarrietako bat da.

Eskola kirola eskola-umeen heziketa integratzaileari begira, hauen nortasuna era armoniatsuan garatzeari begira eta geroko adinetan ere kirola modu jarraituan egin ahal izatea bermatuko duen baldintza fisiko eta prestakuntzari begira dagoen sistema da.

Orri hau baliatuz, besteak beste, ikasleen izen emateak egin ahal izango dituzu, ikasturteko programaren berri izan, zenbait informazio jaso, adibidez, hastapeneko jarduerei buruz, diru laguntza bat eskatu eta Eskola Kiroleko Lurralde Kontseiluaren jarduera ezagutu ere.

Kirol Zuzendaritzaren aurtengo erronketako bat da, bestalde, indarrean dagoen Eskola Kirola sistemaren gogoeta estrategiko bat burutzea partehartzailea izango den prozesu baten barruan. Horren guztiaren berri ere orrialde honetan jaso ahal izango duzu pauso ezberdinak ematen diren heinean.

Parte hartu ezazu!!!