Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

ESKOLA KIROLAKO MONITOREENTZAKO ETENGABEKO PRESTAKUNTZA

2017an gauzatutako eskola kiroleko programa berraztertzearen ondorioz, Gazteria eta Kirol Zuzendaritza Nagusiak etengabeko prestakuntza programa bat ezarri du Gipuzkoako Eskola Kiroleko Programan esku hartzen duten monitoreen eskumenak hobetzeko xedez.

Xedea da programan esku hartzen dutenei  trebetasun eta teknika jakin batzuk eskura jartzea, aipatutako berraztertzearen ondorioz, beharrezkoak diren arloetan beren eskumeneko prestakuntzak hobetzeko.

Horretarako, tailer batzuk diseinatu dira, eta, tailer horien asmoa da balioak transmititzeko edukiak eskura jartzea, pedagogiaren eta metodologiaren bitartez.

Eskaintzen diren tailerrak honako gai hauei buruzkoak izango dira:

Blokea: Adimen emozionala eta komunikazioa

1.tailerra: Gatazken kudeaketa

2.tailerra: komunikazio baikor-eraginkorra

3.tailerra: Balioen transmisioa

Blokea:  Inklusioa eta kirol egokitua

4. tailerra: Benetako inklusioa: aniztasuna eta kooperazioa

Blokea: Genero berdintasuna eta ahalduntzea

5.tailerra: Berdintasuna eta ahalduntzea

Blokea: Euskararen erabilera

6.tailerra: Euskararen erabilera sustatzeko eta bermatzeko estrategiak

ppt
1.4 MB
06·02·2018
 
 

Kontaktua:

kirolak@gipuzkoa.eus

943-112497 / 943-112492

Eskaerak aurkezteko epeak:

  1. epea: 2018-04-30
  2. epea: 2018-10-31