Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Kirol Federatua

Orrialde honetan kirol federatuaren inguruko informazioa eskuratzeko aukera izango duzu.

Alde batetik Federazioentzat indarrean dagoen araudia ezagutu ahal izango duzu. Arlo honetan, araudi hori bi multzotan banatu da, araudi orokorra eta hauteskundeen inguruko araudia.

Bestetik, Gipuzkoako Lurralde Historikoan ditugun Federazioen zerrenda bistaratu ahal izango duzu.

Araudi orokorra

Egun indarrean dago 16/2006 Dekretua, urtarrilaren 31koa, Euskadiko Kirol Federazioena.

Jaitsi dokumentua

Federazio dekretua [pdf]

Hauteskundeen inguruko araudia

Atal honetan, lehenengo eta behin araudi orokorra eskuratu ahal izango duzu:

Agindua, 2012ko otsailaren 19koa, Kultura sailburuarena, euskal kirol federazioen eta lurralde federazioen hauteskunde-erregelamenduak prestatzeko eta hauteskundeak egiteko irizpideak finkatzen dituena.

Jaitsi dokumentua

Hauteskunde araudia[pdf]

Horrekin batera Federazioentzat hauteskunde prozesuetan erabilgarriak izan daitezken eredu batzuek aurkezten dira lantresna edo gida gisa erabiliak izan daitezen.

Federazio direktorioa

Gipuzkoako Lurralde Historikoan ditugun Federazioen zerrenda bistaratu ahal izango duzu eta bakoitzaren inguruko zenbait informazio jaso ere: telefono zenbakia, web orria eta baita barauen e-posta ere.

Deskargatzeko fitxategia