Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Irteerako marratik abiatu berriak gara 2015-2019ko legealdi honetan, non lan egiteko gogoz eta ilusioz neureganatu baitut Kirol zuzendaritza, Gipuzkoako Foru Aldundian.

Administrazioko kudeaketa erronkaz betetako iraupen lasterketa bat da, baina erronka horiek, erantzukizunez hartuz gero, aukera eman behar digute gure kirolaren osagai batzuk sendotzeko –eraginkorrak direla erakutsi duten horiek–, eta beste osagai batzuei ukitu batzuk emateko, gure kirola hobetzeko aukera ematen diguten horiei, hain zuzen ere.

Hala ere, kirola Gipuzkoan gizarte kontu bat da, bai pizten duen interesagatik bai gure lurraldeko kirol praktikan dauden mailengatik, eta kontu hori, jakina, guztiz lotuta dago Gipuzkoako gizarte eta kirol ehuna oso dinamikoa izatearekin.

Horregatik, ateak zabalik izango ditugu Kiroleko gizarte eragileentzat, hau da, gure kirol egitura hobetzeko ekarpenak egin nahi dituztenentzat, hasi eskola kiroletik eta oinarrizko kiroletik, eliteko kiroleraino, klub, federazio eta udaletatik igarota.

Kirola balio bat da Gipuzkoarentzat, eta denon artean landu behar dugu. Web orri hau ere, non informazioa eta deialdiak aurkituko dituzuen, beste tresna bat gehiago da elkarlan hori sendotzeko, behar-beharrezkoa baita gure kirola hobetuko badugu.

Goizane Alvarez Irijoa
Gazteriako eta Kiroleko zuzendaria