Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Txuri Urdin Izotz Jauregia

Txuri Urdin Izotz Jauregia 1970eko hamarkadan eraiki zen Donostiako Anoetako kirol inguruetan, eta Gipuzkoako Foru Aldundia da jabea. Izan ere, hori da Aldundiaren jabetzako kirol instalazio bakarra. Ekipamendu horretan, klubek kirol erabilera ematen diote, eta gizarteak erabilera ludikoa.

Hockey partidak izaten dira bertan, eta izotz gaineko beste kirol modalitate batzuetako ekitaldiak ere bai: patinaje artistikoa eta curlinga. Dimentsioak ere ofiziala dira kirol modalitate horien guztien nazioarteko txapelketak egiteko.

Historian zehar hainbat zaharberritze obrak egin dira, eta 2014an eta 2015an Txuri Urdin Izotz Jauregiaren erabateko zaharberritze bat burutu da. XXI. mendeko teknologia eta zerbitzu propioak sartu dira izotz makinetan, klimatizazioan, argiterian edo sabaian; baita aldageletan eta patinak hartzeko gunean ere.

Jendeari eta lurraldeko ikastetxeei zabalik, Txuri Urdinek harmaila eta kafetegi bat ditu izotz pistan gertatzen dena ikusteko.

Webgunera joan